XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Igande arratsalde batean Konseju-Zar-eko ardandegian Koxkote Zarra ardoa-bañore mozkorrago egokera kupiragarrian zegoala oarturik, besoetatik artu eta bere etxera poliki-poliki nola edo ala eramen genduan Konseju'pean pelotan genbizen mutil koskorrak, eta eskaratz edo sukalde erdian utzi gendun, lurrean etzanik.

Une artantxe bertan azaltzen da, bere seme Martin, eta onek, bere aita alako tankera itxusian ikusteak guztiz lotsatu balu bezela, negar-doñuan eskuak burura eramaz, esaten dio aitari: - Ai, au lotsa!

Nere aita tankera ontan?

Gezurra dirudi ni naizen mutil jatorra izanik, olako aita mozkor baten semea naizela esan bearra!

Zozoak beleari: IPUR-BELTZ!

Ez alda egia?

Joxe Baxaundi, oso lasartear jatorra zan, baña izkirimiri (bromoso) izugarria.

Bein batean bere basetxetik kalean sartzen, aspaldin ikusi etzuan adiskide kutun batekin uste-gabean aurrez-aur aurkitu zan, eta ark baxoerdi bat artzera konbiatu.

Largo-Enea-ko ardandegian sartu dira, biak, alaiki, eta konbiatzalleak esaten dio ardangizonari (tabernero'ari): - Bernardo, atera bi baxoerdi; baño seltza-rekin, neri.

Eta len daukan ura kenduta, neri - dio.

Joxe Baxaundi-k, lotsaz gorri-gorri egiñik utziaz gure ardolari tranposoa.

Garai artan, Zubieta'ko eskola-maixuari, genio txarreko gizona zalako edo, Katuba deitzen zioten bere ikasleak, eta Zerri, ikasle gizen bati.

Eta egun batean bere mai-aurrera deiturik, galde dio Katuba-k (maixuak) ikasle Zerri-ri: Vamos a ver: defíname el nombre sustantivo, CERDO.

Eta ikasle bigurriak, bat batean erantzuten dio maisubari: Nominativo, del CERDO. Genitivo, del GATO.

Ango istilluak!

Irri-barreka asi ziran ikasle danak, eta makillakin joka ikastolatik atera bear izan zituan ikasle danak, maixu zitalak.

Eta aiek orixe nai; egun artan, beintzat, etzuten eskolaik izan!

Txirrita bertsolari ospetsua, argiña zan, opizioz.

Gibel aundiko gizona ta ateraldi parregarrik zitun; baña alperra, gizarajoa.